GURASOEN ELKARTEA
BULEGOA
Ikastolako gurasoen ordezkaria da. Elkartearen kudeaketaz arduratzen da eta zuzendariarekin elkarlanean eguneroko zein luzarako gaiak aztertu eta antolatzen ditu.
BATZORDEAK
Klikatu azalpenak ikusteko…
BULEGOA
Bulegoa ikastolako gurasoen ordezkaria da. Kideak biltzar nagusian hautatuak diren gurasoak dira. Kaskarotenea ikastola elkartearen kudeaketaz arduratzen da eta zuzendariarekin elkarlanean, eguneroko bai eta epe ertain eta luzerako gaiak aztertu eta antolatzen ditu bai eta arazoei aterabideak atxematen. Bulegoak eskolaz kanpoko uneen ardura du, hots jantoki eta haurtzaindegiarena. Hainbat erabaki bulegoan hartzen dira, berak ditu biltzar nagusiak deitzen, gai ordena finkatzen eta bozkatzeko erabakiak harat eramaten.
Hezkuntza batzordea
Hezkuntza batzordeak haurra eta hezkuntzari buruzko gogoeta eta aktibitateak proposatzen ditu hezkuntza inguruko aktibitateak proposatzen ditu (hitzaldiak, talde ekitaldiak, haur eta gurasoen arteko egunak). Bulegoa laguntzen du eskolaz kanpoko denborako antolaketan eta proiektu berezietan (aire hartzearen antolaketa, baratzea, liburutegia e.a .). Proiektu baten eraikitzeko galdetegi eta inkesta desberdinei erantzutea proposa dezake. Ikastolako partaide guziei (buraso, irakasle, laguntzaile...) partekatze toki bat eskeintzen die. Irakasle batek Hezkuntza taldea komisioaren bilkuretan ordezkatzen du eta kanpoko gonbidatuen eta bolondresen laguntzaz aberasten da (erretretan dauden irakasle, laguntzaile, aitatxi eta amatxiak e.a). Belaunaldien arteko komunikazioa baloratzen dugu.
Zubiak eraikiz
Urruña, Biriatu, Hendaia, Ziburuko Kaskarotenea eta Orereta Ikastolak elkarlanean sortu eta aurrera daramaten proiektua da Zubiak Eraikiz. Bost ikastola hauetako haurren arteko ezagutza sustatzea eta laguntza ekonomikoak bideratzea dira elkarlan honen helburu nagusiak.
Ikastolen kontseilua
Ikastolen kontseiluak ikastoletako ordezkari guztiak biltzen ditu (irakasle, laguntzaile, guraso) eta federazioaren norabide nagusiak finkatzen ditu: aitzineko urteko bilan ekonomiko eta morala, ondoko urteko norabide eta aurrekontuak eta ikastola guztiek amankomunean dituzten beste hainbat gai. Gure ikastolak, 50 haur baino gutxiagorekin 2 guraso ordezkari izendatu behar ditu ikastolen kontseilurako, dituen ikasle kopuruaren arabera. Seaskak ordezkari bat bulegokide izan dadin aholkatzen du. Ikastolak beraz 2 ordezkari titular eta 2 ordezko izendatu behar ditu.
Integrazio Batzordea (IB)
Seaskari lotua den elkarte bat da eta bulegoak Senperen ditu. Elbarritasun bat duten haurren inklusioa segurtatzen du.
Iparraldean eskolarizatuak diren haur elbarrituen guraso eta lagunen elkartea da. Ikastola guztiak ordezkatuak dira, haur bat inklusioan ukan ala ez. Desberdintasuna integratzen duen eskola dute denek helburutzat.
Besta taldea
Gure ikastolarentzat dirua biltzeko ekitaldien antolatzaile eta kudeatzailea da. Ikastolaren funtzionamendurako behar diren diru sarrerak bermatzen ditu, laguntzaileen lan saria besteak beste.
Txintxuketa taldea
Ikastola barne eta kanpoko mantenimendu lanak sehurtatzen ditu, tindaketa, material konponketa eta beste…
Euskaraz bizi
Ikastorduetatik kanpo, ikastolan edo ikastolak antolatu ekimenetan, gurasoen artean, haurren artean bai eta guraso eta haurren artean euskararen erabilpena bai eta euskararen aldeko jarrera aktiboa sustatzeko sortu da batzordea.
Garapena
Ikastolaren garapena eta promozioaz arduratzen den batzordea da, komunikazio tresna desberdinen bitartez.
Hala nola, ate idekiak antolatzen dituzte.
Herri Urrats
Herri Urrats Senpereko aintziran urtero Seaskak antolatzen duen besta da. Iparraldeko ikastola guztiak biltzen ditu maiatzeko 2. igandean.
Egoitza taldea
Ikastolen egoitza elkartea (Ikastoletako egoitza eta obretaz arduratzen den elkartea da, Seaskaren baitan da eta ikastola guztiak ordezkatuak dira) eta gure ikastolaren arteko lotura segurtatu.
Ikastolaren baitan konponketa ttikien eta mantenu lanak egiten ditu edo hauen ardura du.
Ikastolaren egoitzaren biltzar nagusietan parte hartu (urtean 3 Kanbon).
Ikastolen egoitza eta Herriko Etxearen arteko trukaketen berri eman ikastola berriari dagokionez eta gure proposamenak helarazi.
GURASOEN inplikazioa
Kaskarotenean izen emaiteak erran nahi du elkartearen bizian gurasoek parte hartu behar dutela :
- -> Elkarteko gurasoen bilkuretan (biltzar nagusia…)
- -> Ikastolako bulegoan, edo komisio desberdinetan.
- -> Diruztatzeko egiten diren ekitaldi desberdinetan lan egitea: bestak + Herri Urrats maiatzan
Kaskarotenea ikastolako hizkuntza proiektuaren hitzarmena
2015 eko ekainean euskaraz bizi hitzarmena bozkatu da ikastolen kontseiluan eta 2017an hizpro arautegia bozkatu zen. Hortik goiti ikastola bakoitzak beharko du bere hizkuntza proiektu hitzarmena eraiki eta bozkatu xarta baten bidez.